Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nuenetik (UPV/EHU, 2018) euskarazko prentsan aritu naiz kazetari zein editore gisa. Itzultzaile, zuzentzaile eta interprete lanetan ere ibilia naiz, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Komunika.eus komunikazio agentzian lehenik (2021-2023) eta autonomo gisa orduz geroztik. 2024an Itzulpengintza eta Kulturarteko Bitartekotza Masterra amaitu nuen Salamancako Unibertsitatean. Itzulpen eta interpretazio teknikoak zein gizarte-arlokoak egiten ditut, batez ere generoarekin, klima-aldaketarekin, migrazioekin, osasunarekin, administrazioarekin eta ikus-entzunezko komunikazioarekin lotutakoak.
Esperientzia zabalda dut askotariko hizkuntza eta komunikazio proiektuetan. Komunikazio eta itzulpen agentziekin, euskal hedabideekin, sindikatuekin, GKEekin, erakunde publikoekin eta sortzaileekin egiten dut lan.